Home

Artistas

ABBA The new experience

Biografia:

Zalantzarik gabe, ABBA taldea ospetsuenetariko bat izan da. Ezinbestekoak izan dira 70 eta 80ko hamarkadetako estiloa eta soinuak sortzeko.

Talde honen abestiak hainbat belaunaldiren gogoan daude eta askoren bizitzako soinu-banda izan dira. Gaur egun egiten diren musikal, bilduma eta gorazarreei esker, laukote honen abestiek bizirik jarraitzen dute.

ABBA THE NEW EXPERIENCE taldeak ere laukotearen abesti garrantzitsuenak zabaltzen jarraitu nahi du. Bere ikuskizun musikal eta eszenikoak jatorrizko taldearen ikuskizunen maila berbera dauka. ABBA abesti garrantzitsuenen zerrenda guztietan egon zen, 1974an Eurovision lehiaketa irabazi ondoren, kalitatea, dotoretasuna eta magia baliatuz. Gorazarre-talde honek hori ere mantendu du.