Home

Artistas

Abbey-road

COME BACK!

Horixe oihukatu zuten batera The Beatles taldearen jarraitzaileek taldea banatu zenean. Antza, oihu horiek entzun zituen norbaitek. Abbey Road taldea gitarren eta bateriaren alkimiaz baliatzen da laukote ospetsua berraragiztatzeko.

Abbey Road taldeko kontzertuek beste dimentsio batera eramango zaituzte eta 60ko hamarkadan murgilduko zaituzte. Soinua apartekoa da eta ikuskizunaren bildumak banda britainiarrak 1962tik 1966rasortu zituen abesti garrantzitsuenak biltzen ditu. Orain bilduma luzatu dute, bigarren garaia ere barne hartzeko, hau da, 1970 arte.

ABBEY ROAD taldeak erronka bikain bati egiten dio aurre: The Beatles taldeak grabatu zituen baina zuzenean inoiz jo ez zituen abestiak zuzenean jotzea.

The Beatles Show ikuskizuneko jantziek laukoteak erabiltzen zituen jantzien ereduari jarraitzen diote. Gorazarre fresko-fresko honek 1962 eta 1970 arteko ibilbide musikal eta estetikoa jasotzen du. Gainera, Abbey Road taldeak erabiltzen dituen instrumentuak garai horretan Liverpooleko laukoteak erabiltzen zituen instrumentu berberak dira: Vox anplifikadoreak; Rickenbacker, Gretsch, Fender Stratocaster eta Gibson Casino gitarrak; Hofner eta Rickenbacker baxuak; eta Ludwig bateria.

MOHO musika-aldizkariaren arabera, The Beatles taldeari gorazarrea egiten dion munduko bosgarren taldea da Abbey Road, eta ingeles-hizketa ez duen munduko lehen taldea. Abbey Road taldeak 1.500 kontzertu baino gehiago egin ditu 4 kontinentetan.

Hitz gehiagorik ez. Presta zaitez denboran bidaiatzeko ABBEY ROAD taldearen eskutik.

“They Come Back”