Home

Artistas

Legend

Biografía:

LEGEND taldea zortzi musikarik eta abeslarik osatzen dute. Profesional hauen muina BOB MARLEY abeslariaren bizitza eta musika da.

Gorazarre-talde dinamiko honen burua Michael Anton Phillips da, Cheesy, karismatiko eta pedigri handikoa. Beste askorekin artean, taldeko kideek reggae arloko profesional garrantzitsu hauekin egin dute lan: The Mighty Diamonds, Dennis Brown, Rankin Roger, The Beat, Burning Spear, Apache Indian, Johnny 2 Bad, Errol Dunkley, George and Desmond Decker, Musical Youth…

LEGEND taldearen ikuskizunek bi orduko iraupena dute eta, bi ordu horietan, gorazarrea egiten diete denboraren joana nabaritu ez duten klasiko garrantzitsuenei: Is This Love, No Woman No Cry, Waiting in Vain, Exodus, I Shot The Sheriff, Jamming, Could You Be Loved… Legend taldeak hauek eta beste abesti askok eskainiko dizkigute ikuskizun zoragarri batean, reggae musikaren nagusiari omenaldi bat egiteko.

Ikuskizunaren maisutasun musikala ezin hobea da. Reggaeren erritmo zoragarriak eta Michaelek errespetu eta maisutasun handiz egindako antzeratzeak mugitzera bultzatuko zaituzte.

The legend lives on!