Home

Artistas

Mariachi Imperial “Elegancia Mexicana”

Biografia

Mexikoko talde honek hamar edo hamaika taldekide ditu: zortzi musikari eta dantza egiten duen bikote bat. Folklore mexikarreko gune ezberdinetatik ekarritako abesti tipikoek, arropa-aldaketek eta begizta-ariketak ikuskizuna alaitu eta goraipatuko dute. Talde honen zuzendaria Tomas Pitayo izango da. Pitayo jaunak eskarmentu luzea dauka musikaren arloan hainbat mariatxi ezagunekin, hala nola Rocío Dúrcal eta Luis Miguel. Era berean, hainbat bira egin ditu Espainian 2000tik. 2017an emakumezko ahotsak eta beste sorpresa batzuk izan dituzte.

Bikaina izango da hauek bezalako abestien aurkezpena eta eszeneratzea:

    • La ley del monte
    • Caballo Prieto Azabache
    • El Rey
    • Las mañanitas
    • Jalisco
    • El aventurero
    • La biquina
    • México lindo…

 

  • Rancherak, boleroak, corridoak, baladak…

 

Mexico lindo y querido