Home

Artistas

Momo

Biografia:

QUEEN MISSION TOUR

FREDDIE GOGOAN 25 URTEZ

Ikuspegi bat: QUEEN; misio bat: legendazko talde honen abestiak gogora ekartzea; emaitza bat: MOMO.

Freddie Mercuryk berak esan zuen: The Show Must Go On. 25 urte geroago, MOMOk Mercuryren agindua bete du eta aurrera eraman du ikuskizuna. Ikuskizun hau rock, argi eta kolorez beteta dago, eta QUEEN taldearen soinu berezkoa dauka.

Artista bikain honek gorazarrea egiten dio XX. mendeko rock talde garrantzitsuenetariko bati.

Bira berri honi esker, Momo eta bere taldea Espainian zehar egongo dira eta QUEEN taldearen inguruan duten ikuspegia eskainiko digute. Bira berriak aurreko biren ezaugarri berberak dauzka: ikuskizuna, indarra eta rock asko.

Abesti ezagunenen bertsioak ekarriko dizkigute, baita hain ezagunak ez direnen bertsioak ere, betiere Madrilgo taldearen berezko kutsuarekin.

Ingalaterran egingo den XXIV. Queen zaleen bileran egongo den hizketa hispaniarreko talde bakarra izango da Momorena. Gainera, Momok Brian Mayen bermea jaso du: «Freddie bizirik balego, Momo maite izango zuen. Bere kalitatea lotsagabea da, ez du beldurrik eta deabruak bezala abesten du». Honek guztiak abala ematen dio Momok eskainiko digun ikuskizunari.

Artista honek oso ondo ezagutzen du Queen taldearen legatua eta Brian Mayek berak aukeratu zuen We Will Rock You musikalaren bertsio espainiarra egiteko. Bere taldearekin batera, egiten dakiena erakutsiko digu agertokian. Momoren ahots paregabeak dardarak eragingo dizkiete birako kontzertuetara joango direnei. Momok duen misioa nola beteko duen ikusi ahal izango dute bertaratutakoek.