Home

Artistas

The Bon Scott Band

Biografia

Everlast, The Bon Scott Band taldearen ikuskizun berria

 

1997an Tite Castellók talde bat sortzeko ideia izan zuen Jordi Vázquez lagunarekin, AC/DC taldeari gorazarrea egiteko. Inoiz ez zuen imajinatu ideia horrek sekulako arrakasta izango zuela, eta hainbeste gertaera jarriko zituela martxan.

20 urte pasa dira eta, urte horietan, ehunka kontzertu egin dira, ia-ia eten gabe, eta ehuna areto eta plaza bete dituzte. Eszenatokia partekatu dute estatuko eta nazioarteko artista ezagunenekin eta abesti batzuk sortu ere egin dute. Disko bat grabatu zuten estatuko rock-talde ezagunenen abestiak biltzeko eta, disko horretan, abesti horien egileek ere hartu zuten parte. Garai hartan gorazarre-taldeak berri-berriak ziren eta proiektuaren arrakasta paregabekoa izan zen. Orain, berriz, gorazarre-talde asko ditugu eta, ondorioz, gutxiesgarri bilakatu da kontzeptua.

XXI. mendean gaude eta THE BON SCOTT BAND taldeak aldea nabarmendu du berriro EVERLAST proiektuarekin. Proiektu horrek, nolabait, “espeziaren betikotzea” bermatzen eta irudikatzen du, taldearen betiko kalitatea mantentzen den bitartean. Ondorioz, “THE BON SCOTT BAND” eta “ur handiak” kontzeptuek sinonimoak izaten jarraitzen dute.

DANI MARTOS / ARMAND VALETA: Ahotsa

GERARD VALETA/ ALVARO DE PRADO: Gitarra solista

J.BERNAT : Erritmo-gitarra/koruak

ISRAEL LEIDA: Baxua/koruak

TONY HURRI: Bateria

Bi abeslari agertokian

Rock musika 3 orduz

THE BON SCOTT BAND EVERLAST

 

Infernua errepidean dago, zure hirirako bidean…