Home

Azken Berriak

GONTZAL MENDIBIL - Gazteok

EUSKAL KANTARIAK JIRA BIRAN

Ez dago iruzkinik EUSKAL KANTARIAK JIRA BIRAN

Euskal abeslari historikoak izango ditugu gurekin batera. Beraien kantu asko oso ezagun egin dira eta herrikoi ere bihurtu zaizkigu. Orain, aretoan edota plazetan berauek ikusteko eta dastatzeko aukera ederra izango dugu.
Nork ez du ezagutzen eta ez du kantatu: “Guk euskeraz, zuk zergatik ez, Maite maite maitea,” ,” Txuriko, Goizeko euri artean” “Bagare, Merezi Ote..”. ”Eperra” “Izan Gira” Katalintxu” “Agure zaharra” edota “Xalbadorren Heriotzean” Erramun Martikorenaren ahotsean guzti hauek eta gehiago entzungo ditugu gure aspaldiko eta betiko kantariak eskeiniko diguten kontzertu ederrean, bost musikari izango dituzte lagun eta kantu berriak ere, gaur gaurkoak, bertan kantatuko dizkigute.
Helburua beraz: Geure kantuak aideratuz eta beren esanahia eta emozioa biziberrituz puri-purian jartzea kantua eta Kantagintza
Euskal kantagintzak zor die kantari hauei beren ekarpena, eta garai baten guztiok kantatzen genituen kantak, gaur ere egokipen berrian entzun eta kantatuko ditugu. Beraz, bizi bizirik diraute gure kantuak eta kantariak. Buru-bihotzetan ditugun kantariak eta bihotzera helduko zaizkigun kantuak, berau martxan jartzeko eta euskal kantagintza berpizteko laguntza eta babesa eskatzera gatozkizue
Beraz, hortan gaude, euskal kantua eta kantagintza berpizteko ahaleginetan.
Hauxe beraz asmoa: Euskalherriko oholtzetan, antzokietan, plazetan, Euskal Kantariekin ekitaldiak bultzatzea.
Beti ere, kantaldi bakoitzean, kantari ezagunekin batera, Herriko Abesbatza, kantuan hasi berri edota kantari nobel bat sartu ahal izango dugu, kantari berriei bideak errazteko eta zabalerazteko asmoz.
GAZTEOK jira honen promotorea da eta koordinakuntzaren ardura hartu du bere gain. Oso esperientzi ederra izan ahal delakoan gaude, eta orain, gure kantagintza isiltzen eta hustutzen doan heinean, inoiz baino beharrezkoagotzat damaigu ekimen hau.
Con estos historicos cantautores vascos hemos organizado una gira “Euskal Kantariak Jira Biran. Muchas de sus conocidas canciones se han convertido en ritmos populares de nuestra Cultura. Quien no conoce y no ha cantado “Guk euskeraz, zuk zergatik ez” “Maite maite maitea” “Txuriko, Goizeko euri artean” “Eperra” “Bagare merezi ote” ”Katalintxu” “Xalbadorren Heriotzean” son algunas de las muchas que se cantan y cantamos. Ahora con estos seis músicos tendremos la posibilidad de escuchar lo nuevo de cada uno de ellos y las miticas antes mencionadas.
Siempre en cada concierto, habra uno o dos cantautores, acompañados por una Coral Local o algun músico o grupo local. El formato sería Coral + Cantantes+ Todos juntos, tiempo máximo 90´.
En el Caso de Tafalla nos gustaría contar tanto con Coral Tafallesa como Tafallako Tubala Uxoa.
Gazteok Management Kultur Lanak sera la promotora y koordinadora de llevar adelante este ilusionante proyecto.
Sonorización e iluminación a cargo de la empresa NeutroSon.

Musikariak: Músicos de la banda de Gontzal Mendibil

Bajua: Rober Caballero,
Bateria: Blas Fernandez
Teklatuak, programazioa: Jose luis Canal
Gitarra elekt, eta akust.: Angel Unzu
Akordeoia, bandoneoia: Iñaki Dieguez
Sono teknikaria: Jean Phocas

GONTZAL MENDIBIL - Gazteok

GONTZAL MENDIBIL

GORKA KNORR - Gazteok

GORKA KNORR

URKO - Gazteok

URKO

TXOMIN ARTOLA - Gazteok

TXOMIN ARTOLA

NIKO ETXART - Gazteok

NIKO ETXART

ERRAMUN MARTIKORENA - Gazteok

ERRAMUN MARTIKORENA

EUSKAL KANTARIAK JIRA BIRAN

Kantu kantari
gugana dator
gugandik doa kantua.
Kantuz bihotza
kantuz bizitza
kantuz alegeratzen gogua.

Kantagintzari
jartzen diogu
geure poza eta arima.
Kantu kantari
dugu ahotsa
saminak leuntzeko egina

Kantu kantari
ari natzaizu
biziari kantua emanez
kantu kantari
laztantzen dugu
adiskidantza adorez.

Kantu ta kanta
kantuak lantzen
pasatzen ditut egunak.
Kanta ta kantu
elkarkidetzan
eiten ditugu lagunak.

KANTUZ BIZI
KANTUZ JAURTI
KANTUARI DIOGU EUTSI
KANTUZ MAITE
KANTUZ ERNE
BIZITZA KANTUZ DUGU JANTZI.
KANTUZ POZIK
KANTUZ PENAZ
KANTUZ DIHARDUT BIDEAN
KANTUZ KANTU
KANTUZ BETI
KANTU KANTARI EKINEAN.
KANTU KANTARI

Izotz eta haize,
eguzki euri
gogoa eta sentipen.
kantuaren hotsak
jaurtitzen ditut
bizi baten oroimen.

Ur jarioaren
indarrean dagi
kantari, kantakidetza
Kolore anitzeko
promesan biziz
kantuan dugu esperantza

Kantu ederrez
loratzen dugu
hitza eta irudimen.
Kantu eleak
lurra babesten
ta gizakia du ontzen

Kantuak ditu
ezintasunak
aldi batean aldentzen
kantuz bizi da
buztangorria
kantuz digu eguna alaitzen.

Utzi iruzkin bat

Your email address will not be published. Required fields are marked *